• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Volver

Erlategien kokalekua

 

Mendiak Diputazioarenak badira, ez da hain erraza izaten. Eskatzen joan danean, beti ipini deutsiez trabak. Legeztatuta dago Diputazinoan, Alkartean eta Eusko Labelen. Errazena izaten da paraje bat gustau ezkero, bertako ugazabarengana joan eta berarekin zuzenean tratua egitea, eta holan ez da egoten arazorik. Norberak begiratu behar dau ia ze arazo euki leiken lekuak: handik jenterik pasetan dan ala ez, animaliak aldamenean lotuta ez daitezela egon… Ganadua badago eta bati piketan badeutso, joan egingo da eta gauean edo goizean goizetik, erleak jagi baino lehen, etorriko da hango bedarra jaten. Txarrena izaten da asto bat lotuta euki ezkero aldamenean. Urte guztian ez da ezer pasauko, baina igual momenturen baten arazoak sortu leitekez.

 

Informador: Valentin LLona

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa