• 2007
  • URDULIZ
Volver

Erbiaren kontakizuna

 

Gizon bat bedar ebagiten ebilen, eta handik paraje beste morroi bi kazan ebilzan, eta erbiari tiro eginda zauritu egin eben. Hala eta guztiz bere, erbiak ihes egitea lortu eban, eta halan edo holan heldu zan bedarra ebagiten egoan gizonarengana. Baserritarrak erbi eria koxi eta zaranean sartu eban, bedar artean ostuta. Kazeruek, txakurren arrastoan baserritarrarenera helduta, holantxe galdetu eutsien:

—Ikusi dok erbirik hemendik?
—Etxaukoat nik ordurik! —erantzun eutsen baserritarrak.

Eta barriro bere itaun bera egin eutsien ehiztariek, eta erantzun bera emon baserritarrak. Orduan kazeruek baserritarra burutik jota egoala pentsauta alde egin eben gehiago jaramonik egin barik.

Harik egun batzuk garrenean, etorri ziran barriro kazeruak baserritarrari adarra joteko asmoz, eta holantxe esan eutsien:

—Egun on!
—Halan ekarri!
—Ze ordu dok, ba? —galdetu eutsien ehiztariek.
—Ordua? Gozo zer egon zoan ba erbia! Andreak arrozagaz prestau eban!

Ehiztariek baserritarra tontoa zalakoan, baina ez horixe, listoa zan baserritarra!

 

Informador: Jesus Unibaso

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados