• Animales de casa
  • 2014
  • ZAMUDIO
Volver

Behiari ardaoa

 

Txahala egin eta gero, behiari ardaoa emoten jakon berotu eiten-edo, ze parto txarra euki ezkero, jan barik egoten ziran egun bi edo hiru, eta ardaoak animau egiten zituan. Hurrengo egunetan, goizetan edo gauetan edo eratsi orduetan, beti ardaoa emon, zortzi bat egunean-edo, eta behia debila badago batez be. Kanpoko arrazeari ez eutsien egiten, ez eukielako hainbeste desgaste eta gogorrago egoten ziralako.

Behiari zaldarrak urteten eutsan, kotxo zuri batek. Sakatu eta kotxoak urteten eban bizi-bizirik hondino. Gero, ha kuretako, ardaoagaz friegak emon eta mantea ipinten jakon. Ardaoa gauza askotarako usetan zan. Txahala egin orduan be, negua bazan eta behia hotzitu ez eiten, friega bat emon ardaoagaz eta tapau egiten zan.

 

Informador: Daniel Leguina

Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa