• 2007
  • LEMOIZ
Volver

Balearen bertsoak

 

Luis gaiztoak hemendik
lehenengo arponada,
balea harrapatzeko
txit gizon ona da.
Estimatzekoa da
halango arponada,
bederatzi mila erreal
bazuen jornala.  

Jose de Karamelo
bigarren golpean,
ederki portatu zan
bere suertean.
Baleari odola
bizkarra betean,
ezin zakon gelditu
ito zan artean.  

Jose Manuel serenok
indarrak baditu,
haren zartadakoa
Getarian agertu.
Jente guztia orduan
hemen zan harritu,
izugarrizko famak
ekarri egin ditu.
 
Zuok getariarrak
bisiguak ugari,
laga egiozute
gure baleari.
Ama ihes joan da
umea duk hori,
jarrai iezaiozue
nahi baduzue hari.

 

Informador: Jose Manuel Gaubeka

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados