• 2013
  • ZAMUDIO
Volver

Asto gainean eroan esnea

 

Lehenago esneak astoagaz eroaten ebazan. Kantinak hamar-hamabi litrokoak ziran. Aparejuak ipinten jakozan, eta gainean zestoak. Txarto arregletan ziran, ze bakarra eroan ezkero, kantinek alderdi batera egin eikien. Beti ibilten ziran kantinak bardintzen. Astoaren aparejua bastea zan, amarrau egiten zan eta gero ipini zestoak. Amarretako zintea tripapetik, aurre partean saihetsetatik soka bategaz estutu, eta atzean petrala aurrera etorri ez eiten aldasbeheran. Aldasgoran aurreko sokeak eusten eutsien, irauli egiteko kasuan be bai.

 

Informador: Daniel Leguina

Videos Relacionados