• 2013
  • ZAMUDIO
Volver

Aste Santuaren gainekoak

 

Aste Santua rigurosoa izaten zan. Gehienek traje barria estrenetan eben. Urte guztian mezara etorten ez ziranak Aste Santuan mezara etorten ziran. Eleizkizunak Eguen Guren egunean hasita izaten ziran. Kanpoko fraile bat etorten zan; pasiotarra edo karmelitea. Benetan be sermoi gogorrak botaten zituan. Eta lekukoa-eta holantxe izango dala sinistuta egoten ziran.

Aste Santuan prozesinoa be egiten zan: eleizatik urten eta estazino guztiari bueltea emoten jakon. Ordu erdi ingurukoa izaten zan. Eleizako beharrak egiten zituan gizon batek esaten eban nor joango zan prozesinoan imajinak eroaten. Lekukoari berari be tokau jakon urte batzuetan ibiltea. Pozik ibilten zan.

 

Informador: Tomas Lejarza

Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados