• 2012
  • MUNGIA
Volver

Artoa prestau errotara eroateko

 

Lehenengo artaburua batu eta zapea kendu behar izaten jakon. Gero, labatik pasetan zan, burutxa eta guzti; tostau, ia ia soltuan lotu arte. Ostean, jo egiten da. Astoa arka modukoa da, lau kadera eta behean zuloak daukazana. Artoa egurrezko mazu bategaz joten da. Gero, trigerutik pasetan da eta zakuetan ipinten da. Eskuz bere joten zan, anega gitxi euki ezkero. Orduan, hogei edo hogeita hamar labasu egiten ziran eta bakotxean anega bi inguru igartu. Anega bi ehun kilo dira.

 

Autor: Labayru Fundazioa

Informadores: Jose Agirretxu y Iñaki Larrinaga

Fundación: Labayru Fundazioa