• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Argia

 

Lekukoa orain bizi dan etxera etorri zanean, etxean ez zan ez biderik, ez urik, ez argirik, ez telefonorik egon. Karburoagaz eta kandeleagaz egiten eben argia. Artean, farola esaten jakon beste pote bat egoan, lau kristal eukazana. Horrek kordeltxu bat eukan barruan eta orioa txupetan eban. Argi tristea emoten eban. Luzaro aguantetan eban, eta amatetan zanean, orratz bat sartu eta gorantza tiratzen jakon. Erreten egoten zanean, orio usaina botaten eban. Argi tristea egiten eban, baina hak luzaro aguantau. Kandelea be ipinten zan, baina kandelea arin konsumiduten zan. Gortan haizea-edo egoten zanean, karburoa amatau egiten zan eta kandelea edo farola eroaten zan; ezpabere, suetean kandelea.

 

Informador: Juanita Barandiaran

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala