• 2014
  • MUXIKA
Volver

Andrak bendejeagaz

 

Astoak otzarak eukiten ebezan, astotzarak. Rektangularrak, luzangak izaten ziran. Hareek beterik joaten ziran eta ganean be bai, ama be jesarrita joaten zan asto ganean. Bendejeagaz andrak joaten ziran, gizonen bat be joango zan baina gehienak andrak. Bendejea han saldu eta bide batez beste errekadu batzuk be egiten ebezan. Orioa, txokolate apur bat, okela apurtxu bat… ekarten eben. Arrainik ez eben ekarten, astelehenetan arrain gitxi egoten zan eta. Baina bertara etorten ziran peskaterak. Kafe apur bat, eta etxean falta dana. Ez bakarrik Gernikara, Zornotzara be joaten ziran domeketan. Eta zapatuetan bere ama zana Durangora be bai plazara baina orduan kamioi baten joaten ziran. Han behean euki eban Gutierrez izena eukan batek kamioia eta han joaten ziran. Euren ama orain dala hogeta hamabost-hamasei urtera arte joan izan zan. Hortik gora ez… Orain be Gernikara joaten dira baserritarrak baina…

 

Informador: Imanol Enbeita

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa