• 2020
  • MALLABIA
Volver

1982an Etxebarrin marka ona egin

 

 

1982an, Etxebarrin marka on-ona egin eban. Markea 275ean egoan eta berak hogei gehiago egin ebazan. Bere helburua 300 jasotzea zan, baina itzelezko beroa egin eban. San Isidro eguna zan, eta azkeneko egunetan hego-haizea sartu zan. Hango ikusleren batek esan eban hareek hil eta gero be, ez dala halako markarik barriro egingo. 280 kilo altzau leitekezanik berak mutikotan ezin eban sinistu be egin. Zilindro bat 8-9 bider altzau eta hogeta hamar minutura eroatea ezinezkoa zan. Orduan, berak 87 kilogaz hiru kilometro minutu baten egiten ebazan. Orain, 110 kilo daukazala, kalbo eta potolo, sinistu be ez deutsie egiten lehenagokoa.

 

 

Informador: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Fundación: Labayru Fundazioa

Videos Relacionados