• 2016
  • BERRIATUA
Volver

1960an hasi inprenta lanetan

 

 

Berriatuan ibili zan eskolara, eta gero, Esperanza y Compañíak eukan fabrika baten hasi zan ikasten, lanbide heziketako eskolea zan eta. Hamazazpi urtegaz Gasteizera bialdu eben anaia bategaz, eta handik urtebetera etxera etorri zan. Izeko baten gizona nafarra zan, eta inprenta baten behar eginda egoanez, bere inprentea zabaltzea pentsau eban. Ondarroako etxean ipintea pentsau eban, baina ez eutsien laga eta Berriatuara etorri zan. Juan Luisek ez ekian inprentea zer zan be, baina hareri laguntzen hasi zan.

 

 

Informador: Juan Luis Eizagirre