• 2010
  • BUSTURIA
Return

Urtebarri eta Apalazio

 

Urtebarri batzen joaten ziran etxerik etxe. Kantau egiten eben. Urtebarri barri, emoten ez dauena txarri-belarri, Urtebarri kari-kari, daukanak ez daukanari, nik ez daukat eta zuk niri emotea sari, intxurtxu bi hiru gaztaina, Mari Montaña, akillando makillando, Urtebarri callando. Poltsatxuakaz-eta joaten ziran; intxaurtxuakaz eta gaztainakaz. Diru gitxi emoten eben; gozo-gauzak eta halakoak. Gero, jeneralean, handitxuagoak etorten ziranean, dirua-edo hainbako zera emoten jaken. Umeak pozik; dirua gura izaten eben hareek. Urtebarri egunaren ostean Apalazio be kantetan eben. Apalazio zalduna, hiru erregeen eguna, zotzak eta paluak, estudianteen kontuak, sasirik sasi, asko jan eta gitxi ikasi.

 

Informer: Engrazia Iturbe

Foundation: Busturiko Udala