• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Urkiolara

 

Urkiolara joaten ziran oinez, Abadiñora ez oinez. Leku onean joango ziran oinez! Informantearen aitita joaten zan Urkiolara oinez; joan oinez eta etorri trenean egiten zan. San Antonio bezperan urteten eben etxetik. Beti joaten zan. Bideak be jakingo ebazan. Gamiz aldetik joaten zan. Bideak jakingo ebazan urte askotan joaten zan eta, antza.

 

Etxetik preparauta eroaten eban jatordua, amamak preparauta. Gero, lo bertan egiten eban, eta hurrengo egunean mezea entzun eta etxera etorten zan.

 

Informers: Ines Egia and Fernando Egia

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala