• 2012
  • MUNGIA
Return

Urdailena egitea

 

Etxean disgustu bat daukazulako edo nerbioakaitik estamanguko ahoa batuta lez lotzen da eta ez dau ondo funzionetan. Orduan, urdailena egin behar izaten zan. Bere osabeak ez eban ohearen gainean egiten. Lehen, etxaldeetan arkak egoten ziran gauzak gordeteko, eta hor gogorraren gainean egiten eban. Besoak beherantz bajatuta eta erlajauta ipinten eban personea. Gero, orio espezial bategaz egiten eban masajea, atzamarrakaz minik ez egiteko. Igarri bere egiten eban estamangu-ahoa gogortuta egoala. Osabeak ondo egiten ei eban masajea; baina egin bakarrik ez: gorbata antzeko painelu bat amarretan eban estamangu-bueltan, estu-estu; saihetsetatik aisleteko. Asko ipinten ebazan martxan, eta ez eban ezer bere kobretan, borondatea baino.

 

Informers: Pedro Olea and Lourdes Iturregi

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa