• 2016
  • SOPELA
Return

Umetako beharrak

 

Etxean ez egoan urik; orduan, etxean behar zan ur guztia eurek ekarten eben iturritik. Nahiko paraje eukiten eben iturria. Larraurin iturria egoan, baina eurak goratxuago, euren lurretan, manantialtxua eukien. Paraje egoan, baina biaje asko egin behar izaten zan kargau-kargau eginda. Ase ezineko txahalak eukiten ebezan gortan, eta hareei ura ekarri behar izaten jaken. Behiak errekara eroaten ziran, baina txahalak ez. Biaje asko egin behar izaten ebezan txahalak asetzeko.

Egurra be txikertzen eben. Urakanak etxea bota ostean, ekonomikea ipini eben. Aitak ekarten eban egurra; nahi beste egur egoten zan. Ahizta txikerrak be gobernau behar ziran, eta behiak be bai. Behiak gobernetea behar abrozidua zan. Itaurren be egin behar eben. Udabarrira ezkero, eskolara be ez ziran joaten.

 

Informer: Bene Markaida