• 2012
  • AMOREBIETA-ETXANO
Return

Umeen olgetak 2

 

Txori harrapetan herejiak egiten ebezan. Udan, inoiz, hiru lagunen artean apuntauta be eukiten ebezan. Hogeta hamazazpi habia zozo-birigarro altzauta dagoz eurak. Eta txoriak hondino ez ziran akabau. Pentsau, ekologistek esaten eben txoriak danak akabauko zirala... Orain esan ezkero hori ekologistei, danak joango ziran kartzelara, segiduan. Zelangoak egiten ziran orduan!

Jakiten eben habiak non egozan. Antza be segiduan emon, txori ikasten. Eguen arrastietan jai eukiten eben eta txori ikasten joaten ziran. Halantxe zan. Hamazazpi–hamazortzi urtera artean Durangora joaten ziran baina Durangon egun guztian egoten ziranez, han Katean futbolean olgau eta "Kateako tabernea" esaten deutsien lekuan orangea edan, barkillo gailetak jan kaminoaren aurreko harrizko mailan, kaminoari begira eta lelokeriak esan alkarreri eta holan pasetan eben...

 

Informer: Serafin Zamalloa

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa

Related Videos