• 2012
  • MUNGIA
Return

Umeek ganadua zaindu

 

Ganadua ateraten ebenean, umeen beharra zan eurak jagotea eta atzetik ibiltea. Lurretan alanbreak-eta ipini ziranean, eskolara gehiagotan joaten hasi ziran. Lehen eskolara gitxitan joaten ziran: zazpi hilabetez joan behar izaten bazan eskolara, eurak bi-hiru hilebete bakarrik joaten ziran.

Lehen behar asko egozan baserrian; eta umeek bere danetariko beharrak egin behar izaten ebezan. Ganaduakaz makinetan bere ibilten ziran. Aitak erasten ebazan behiak, eta bera sarritan ibilten zan aitagaz behar horretan. Horregaitik jakin eban hamabi urte eukazanerako behiak erasten; eta aita basoan egoanean, berak egiten eban behar hori. Umea txiker-txikerretan izan zan, osterantzean ez. Itaurren askotan egiten eban, baina gero bera atzetik ibilten zanean, ez eban inor behar izaten aurretik ibilteko. Soloan beharrerako idiak eta behiak, bitzuak euki ebezan.

 

Informer: Gregorio Izarza

Related Videos