• 2007
  • BERRIZ
Return

Tripotxak

 

Bildotsak etxean hilten ziranean dana aprobetxetan zan: odola, tripak... Tripak garbitu egiten ziran tripotxak egiteko.

Horretarako odola batzen da taza baten; gero tripak, hesteak, banan-banan artaziagaz pasau eta hurrengo egunera arte ixten dira uretan, zikin guztia kentzeko.

Ondoren egosi egiten dira odolagaz batera, ordubete inguruan. Horixe dira tripotxak: odola eta hesteak. Gero arrautzeagaz nahastauta jaten dira.

 

Informers: Justa Oregi and Crispin Arregi

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala

Related Videos