• 2012
  • MUNGIA
Return

Sugeak

 

Lekukoaren txiker-denporan, etxetik urten ezkero, leku guztietan topetan ziran sugeak; handiak eta txikerrak. Inoiz karroan sardeagaz bedarra kargetan ebanean, sugeak bere hartzen ebazan. Sugoiak bere itzelak egon dira inguruan, eta batzuk benenosoak. Biborak bere eskandalua egoten zirala dino. Txakurrei usigi egiten eutseen sugeek, baina saman ez baeutseen egiten, ez ziran hilten.

Amari inoiz entzun deutso behia kanpora ateraten ebenean, sugeak errapetik esnea edaten eutsala; eta, antza, kurioso-kurioso edaten eutsan.

 

Informer: Gregorio Izarza

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa