• Mythological characters
  • 2008
  • ZARATAMO
Return

Sorginen heriotzaren kontakizuna

 

Andra bat gaisorik egoan, eta inoz ez zan hilten. Eta gizon bat etorri jakon baten lekukoari hau esanez:

—Mikaela, hori enbraori ez da hilko.
—Jesus! Zergaitik ez da hilko ba?
—Hori brujea da. Ikusiko dozu zenbat denporan egon dan bizirik. Hori ez da hilten. Eta gero, berak txarrik badauka (holan kontetan eutsan behintzat gizonorrek) beste bateri emon behar deutso. Eta hori beste batek hartzen ez badau, hori ezin lei hil.

Denporagarrenean hil zan andraori, baina bere gauza txarra beste bateri emonda antza.

 

Informer: Mikaela Egiluz

Foundations: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Zuztarretatik Ahora and Labayru Fundazioa