• 2020
  • MALLABIA
Return

Soldadiskea

 

 

18 urtegaz bialdu eban aitak soldadutzara, lehenago aitak esanekoa bete egin behar zan eta. Izeko baten ezaguna militarra ei zan, eta haren laguntzeaz etxera sarritan etorriko zala esan eutsien. Gamarran, Burgosen eta Garellanon egon zan soldadu. Bilbotik astero-astero joaten zan etxera, baina ez eutsien aparteko baimenik emon.

 

Bitorian egoala, Zaragozako teniente bat egoan harri-jasotzea gustetan jakona, eta jakin ebanean berau eta Astigarragako beste bi be harri-jasotzaileak zirala, eginarazo egiten eutsen, eta eskertzeko, etxera joateko baimenak emon.

 

Euskalduna ondo ikusita ei dago lekurik gehienetan.

 

 

Informer: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Foundation: Labayru Fundazioa