• 2012
  • MUNGIA
Return

Sasieskolak

 

Hamalau urte ingurura arte joan zan eskolara. Sarritan egin ebazan sasieskolak bere. Larraurin matrimonio bat egon zan; munduan pobreenak ziran, baina zoriontsuenak. Leku txikian bizi izan ziran sei neba-arreba, aita-amak eta amama zaharra. Umeek harako jokerea eukien, danei ondo esaten eutseen eta. Han lotzen ziran batzuetan eskolara joan barik. Maistreak ez eban ezer esaten, eta gurasoek bere ez.

Noiz edo noiz eskolara joan barik gelditu zan ganaduen aurrean ibili behar izaten ebalako, itaurrean, labrantza sasoian. Ondo joan ezik, aitak errieta egiten eutsan atzetik. Gizonari, ostera, ez eutsan ixten berari gedar egiten. Aitari ez eutsan inoiz gizonari moduan erantzuten.

 

Informer: Maria Abio

Related Videos