• BERRIZ
Return

Sanpedroetan dantzan

 

Durangaldeko dantzari-dantza egiten eben orduan. Dantzari-dantzak zati desbardinak daukaz. Plazara urten eta agintariarena egiten da. Gero zortzikoa, banakoa, binakoa, ezpata-jokoa (nagusia eta txikia), makila-jokoa, txotxongiloa, eta amaitzeko erregelak. Horreek dantzak Berrizen San Pedro egunean eta Santa Isabel egunean, uztailaren 2an, egiten dira. Ezin dau izan inork be ezkondua, solterue izan behar dau, egun horreetan dantza egiteko. Borondatez aurkezten da bat dantzari moduan udaletxean, eta txistulariak aukeratzen dau taldea.

 

Informers: Agustin Gorritxategi and German Aldekoa

Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala