• 2014
  • BILBAO
Return

Prozesinoan kide bakotxak daukan lekua 1

 

Lehenengo gidoina joaten da. Gidoina bandera antzeko bat da oso landuta dagoana. Bordatu izugarriak daukaz; artelana da, eta persona batek eroaten dau. Horrek esan gura dau kofradiaren presentzia dagoala.

Gero, normalean, bandea joaten da. Sasoi batean euren kofradiak ez eban bandarik  izan, isilean joaten ziran. Abestekotan, eleiza-abesti batzuk egiten ebazan. Orain bandea daukie, eta bandeak kofradiari berezitasun bat emoten deutso, ze martxak joten dabez, eta prozesino guztia joaten da bandeak emoten dauan erritmora. Bandeak erritmoa emoten dau pausoak emoteko.

Bandea eta gero, estandartea eta farola etorten dira. Euren kasuan bi estandarte daukiez; bata pasinokoa da eta bestea Begoñakoa. Begoñakoa prozesino nagusian ateraten da, Erramu-domeka arratsaldean Begoñan egiten dan prozesinoan. Prozesinoetan be mailak dagoz, ez dira danak maila berekoak. Eguen eta Bariku Santukoak nagusienak dira. Besteetan, arruntetan, pasinoko estandartea eroaten dabe, eta estandartearen alboetan farolak joaten dira. Farol horreek Jesusen argia, presentzia, sinbolizetan dabe.

Gero, kofradeak joaten dira, pasokoak edo ofizialak, bi edo hiru lerrotan. Normalean bi lerro izaten dira Astelehen Santukoan izan ezik; hor hiru lerrotan joaten dira. Kofradeen atzeko aldean juntakoak joaten dira. Eta juntako kideek kapa baltza daukie; besteek kapa zuria daukie, eta eurek baltza. Juntakoek baralak eroaten dabez, makila antzekoa, baina altua eta goian ezaugarri batzuk daukazana; eta horrek adierazoten dau norberak kofradian daukan kargua.

 

Informer: Jose Andrés Etxebarria

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa