• 2013
  • AJANGIZ
Return

Patata klaseak

 

Patatea martian ereiten dabe. Baraka klasea ereiten da. Klase asko dagoz: spunta, agria, gorria, baraka. Eurek lehen baraka eta spunta ereiten ebezan. Spunta makala da, arin hartzen dau gorrina, baina osterantzean gozoa. Patata prijidua luze-luzea eta gozoa. Itxi egin eutsien ereiteari, ze gorrina atrapetan eban. Baraka gogorragoa da, eta gozoa. Orain baraka bakarrik ereiten dabe. Erranaren jaiotetxean agria ereiten eben, ha zala patata gozoa-eta. Orduan eurak be kintal erdia ereiten hasi ziran, baina eurenean gogortxa zan. Antza, hango lurra hobea-edo, askozaz gozoagoa zan. Orain patata klase hori ereiteari itxi egin deutsie, ze gogortxa zan egosten be. Baraka askoz be errazagoa. Berak, jeneralean, baten bat ereitekotan, baraka gurago dau. Gorria be beti. Ez dabe ereiten beste klaserik.

 

Informer: Bitori Undabeitia

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa