• 2014
  • ATXONDO
Return

Onddoak

 

Onddoak, boletusak-eta ─eurak jaten zituenak, zuriak─ irail ostetxuan hazten dira. Hori sasoia irea ebagiteko sasoia izaten zan. Irea ebagiten ebilzan sasoian, azpitik begiratu eta ikusi egiten ziran onddoak, baina aititak ez eutsen ixten etxera eroaten; egunean txapel bete bakarrik eta erneak, txikiak. Handiak bota egiten zituan aititak. Misterioa zan orio asko hartzen ebela sartenean errekeran, eta aitita ohituta egoan urretxak eta gibelurdinak txapa ganean erreta jaten. Estimaduena gibelurdina zan. Gibelurdina uda hasikeran hazten da eta udea aurrera doala urretxa dator, eta urretxa amaitzen dagoala, orduan be jarraitzen dauan arren, orduan hazten da onddoa.

 

Informer: Jesus Eguzkiza

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa