• 2013
  • BERMEO
Return

Neskatilak

 

Neskatilen beharra izaten zan, 1945ean-eta, antxoatan etorten ziranean, portuan egon behar izaten eben begira noz datozen, ardorean etorten ziran eta. Orduan telefonorik be ez egoan. Danak bizi izan diranez parte zaharretik, bera bizi izan dan etxetik be komunetik izan ezik, beste danetik ikusten izan dabe itsasoa, gura barik be bai.

Atunetan be, berak ez dau hori ezagutu baina “sainjen” egiten izan dabenak, lehenengo bapor bat eta gero beste bat, harek ekarriko eban errekadua bihar etorriko dala esaten. Kontua da, salmentarako egon behar izan dauela han batek. Lehengo kofradia orain “Instituto Social de la Marina” dagoan lekuan egoten zan eta eurak ondoan bizi diranez, dana ikusten izan dabe.

Geroagoan erradioak jarri ebezan, mila bederatzirehun eta berrogeta hamapikuan edo, eta bakotxak bere señakaz egiten eban berba, izenak ipini, musikea jo eta… Holan jakiten eben ze ordutarako datozen. Ostean, orain be esaten dabe portuan, besigutan joaten danean, neskatilak hamabietako sasoian krielakaz portura joaten dirala eta itxaron egiten dabela etorri arte.

Krielak oholezko katxarro batzuk izaten dira. Alboetan tira batzukaz, erdian lisu eta tertzak ipinten ibilten ziran, amuen karnadea ipini… Andrak be abilak izaten ziran tertzak ipinten. Gero hareek nahastau barik ekarri, otzaratan lau edo bost, gero mutilek batelara kargau eta motorra datorrenean... orduan behar handia eukiten eben neskatilek. Egun guztian portuan egon beharra dago. Gero arrainak atera, pisau, otzarara batu… neskatilen beharra hori izan da.

 

Informer: Maria Uriondo

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa

Related Videos