• 2016
  • SOPELA
Return

Munarria

 

Munarrira errezetan joaten ginan, urtean-urtean, maiatzaren hiruan, Santa Kurutze egunean. Jente nagusia banakaren bat, baina batez bere, eskola-umeak eta abadea. Eleizan urten eta prozesinoan etorten ginan santuei letaniak kantetan, bidez bide.

Umeek eleizako katafalkoetan egoten zan kandelen argizaria ekarten eben eta kurutzeak egiten ebezan. Fraidemendi gailurrera heltzen ziranean, munarriak behean daukazan zulotxuetan ipinten ebezan kurutzeak. Errezuak egin eta abadeak Sopelako lurrak bedeinkatzen ebazan, uzta ona izan eiten.

 

Informer: Bene Markaida