• 2010
  • BERRIZ
Return

Morroi eta neskameen bizimodua

 

XX. mendearen hasieran neska-mutil gazteen urtenbideetako bat beste etxe batera morroi edo neskame joatea zan. Batzuetan herrian bertan, eta beste batzuetan Bilbon, Donostian, etab. Han egiten eben urte osoa, eta euren etxera gitxi batzuetan baino ez ziran bueltetan.

Lekukoak dinoanez, bera gazte zala, zapatuetan bide-bazterrean egoten zan amaren zain. Ama plazara joaten zan Durangora eta aste osoan ikusi barik egoanez, ama ikusteko desietan egoten zan.

Gabonetan, Gabon-gaua pasetan beti bueltetan ziran jaiotetxera, lehenengo behar guztiak eginda. Ugazabak makailaoa eta txokolatea emoten eutsen etxera eroateko. Makailaoa lepoan ekarten eben zinta batetik eskegita.

Gabon-gauerako neba-arreba guztiak batzen ziran. Hurrengo egunean, Natibitate egunez, bazkaldu ostean barriro ugazabaren etxera bueltau behar izaten eben.

 

Informers: Hilario Alkorta and Matilde Alkorta

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala