• 2014
  • MORGA
Return

Mahatsa apurtzea

 

Txakolin egunean eurenera jentea etorten zan mahatsa batzen, Obarrekoa. Mahatsak apurtzen Jose Zorrotzeko etorten zan, abadearen aita. Txistuka eta kantuka etorten zan. Fraka luzeak gorantza dobletan ebazan, eta ortoztu egiten zan. Harri bat eukiten eben han, lehenagoko harria izaten zana tresnak-eta garbitzeko, eta han harrian zesto bat ipinten zan. Ha zestoa mahatsez bete eta Jose egun guztian ibilten zan mahatsak apurtzen ortozik. Holantxe ibilten zan. Mahatsa tinaku batera jausten zan. Tinakuak aitak erdibitu egiten zituan, barrikak, han ipinten zan eta hara joaten zan txakolina txirrist... Ha edan egiten eben apur bat, baina harek ensegida emoten eban zurrakapote, burura igoten eban…Umeei probetako apur bat emoten eutseen.

 

Informer: Josefina Oregi

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa