• Services
  • 2023
  • BERRIZ
Return

Lehenengoetan pintxe moduan hasi fabriketan

 

Askok egiten eban behar eta gero gau-eskolan ikasi. Berrizen egoan San Juan Bosco akademiara joaten ziran asko eta asko titulua ateraten. Jentea 13-14 urtegaz hasten zan fabrikan pintxe moduan ofizioa ikasten. Lehenengo lan errazak egiten eta gero apurka-apurka ikasten. Batzuk akademiara joaten ziran eta beste batzuk ez. Joan ezik eta titulua atera ezik ez egoan ofizioan gora egiteko modurik, eta beti maila berean geratu ziran, jente gazteagoren agindupean.

 

Informer: Daniel Capellan

Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala