• 2014
  • BILBAO
Return

Lantegietako sirenak

 

Lantegiek −Galletas Artiach, Euskalduna, Aceros de Deusto, Cementos Asland…− langileei deitzeko sirenak eukiezan. Ordua baino hamar minutu lehenago joten eben, hamar minutu falta zirela esateko. Gero, ordua zanean, barriro joten eben. Hori gudan debekatuta egoan; bonbardaketetarako baino ezin ziran erabili. Danek joten eben batera, eta bere baserritik, Altamira baserritik, piloa entzuten ziran.

 

Informer: Ander Agirre

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa