• 2014
  • BILBAO
Return

Kofradiaren diru-iturriak

 

Diru-iturririk handiena Gabonetako loteria da. Erregenetan be ateraten dabe El Niño loteria. Hori be polito saltzen dabe, baina besteagaz ikaragarria da. Hortik dirutzea ateraten dabe, ze hainbeste taloitegi… Boleto bakotxeko laguntasunerako euro bana emoten danez, hortik 18.000 euro ateraten da urtean-urtean. Hortik aparte, kuotak ordaintzen dira, txikiak. Eta gero Aldundiak be laguntzen deutse. Elkartea ondare kultural bezala aitortua dago −elkarte erlijiosoa da lehenengo eta behin−. Zeresanik be ez dago badaukala eragina herriaren kulturan eta ondarean, eta badauka beste adierazpide hori be.

 

Informer: Jose Andrés Etxebarria

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa

Related Videos