• 2014
  • BILBAO
Return

Kofradiako kideak

 

Euren kofradian bostehun-bostehun eta berrogeta hamar lagun inguru dagoz apuntauta. Horreetatik batzuk ohorezkoak dira; normalean oso zaharrak diranak edo kanpoan bizi diranak. Eta horreek ez dabe prozesinoetara urteten; ekonomikoki, euren otoitzakaz edo beste modu askotara laguntzen dabe. Beste alde batetik, umeak dagoz, 14 urtera artekoak. Ohiturea dago Bilbon semea edo alabea izan eta berehalaxe, orduantxe bertan, kofradiako kide egiteko, gurasoak kofradia batekoak badira. Zero urtetik zortzi urtera artekoak batzuk prozesinoan ateraten dira, eta beste batzuk, ez, txikiak diralako. Gero ofizialak deitzen diranak dagoz, de filas. De filas deitzen deutsie prozesinoetara joaten dan jenteari. Hor sartzen dira zahar-gazte, gizon-emakume. Emakumeak, adibidez, Vatikanoko II. Kontzilioa heldu arte kofrade izan eitekezan, baina debekatuta eukien prozesinoetan urtetea. Zoritxarrez, horretan be oraintsu arte egon izan da emakumeen bazterkeria. Orain emakumeak eta gizonak bardin-bardin ateraten dira prozesinoetan.

 

Informer: Jose Andrés Etxebarria

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa