• 2012
  • MUNGIA
Return

Jaietan eskota

 

Jaietan barrioko mutilek eskota egiten eben. Mungiara joaten ziran eta zaragi bat ardao edo bi ekarten ebezan jaietarako. Ardaoa danen artean banatzen zan erromerian. Banatzen hasi aurretik, Mungiako asiloan bere banatzen eben zeozer. Gero, handik barriora ekarri eta mozkortuta-eta paretan zan jentea. Ardaoa mutil gazteek pagetan eben eta aiuntamentuak bere zeozer emoten eban. Bila joateko, gurdia preparetan eben erramakaz handik-hortik-hemendik, eta barruan soinularia joian joten.

 

Informer: Domingo Ateka

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa

Related Videos