• 2012
  • MUNGIA
Return

Gurdiaren zatiak

 

Gurdiak zati diferenteak daukaz: kamea, kasurako. Partikea, barriz, atzean hasi eta aurrera doan palua da. Ezpatea gurdiaren aurrean ipinten da eta kargea beraren kontra. Atzean sartzen dan paluari akarra esaten jako, eta eskinetan dagozan piezak albolak dira. Gainetik eroaten dana zurruna da. Altzagaz egiten zan, agilagoa dalako sikatzen zanean. Eukaliptoa, ostera, astuna da.

Lekukoak klase biko frenoak ezagutu dauz: atzekoa eta aurrekoa. Atzekoan norberak sokeagaz emon behar izaten eutsan atzetik; eta aurrekoan tornua egoten zan emoteko. Azken hori hobea da, atzean euki ezkero, persona bi behar diralako edo, osterantzean, norberak ibili behar daualako aurrera eta atzera. Aurrean euki ezkero, norberak egiten dau behar guztia.

 

Informer: Gregorio Izarza

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa