• 2017
  • ATXONDO
Return

Gubiak

 

Mahaikadan dagoan guztia gauza baterako da, egurra lantzeko handian edo handiagoan, hain zuzen be. Horrexegaitik daukiez aho desbardinak; gauza desbardinak jateko egindakoak dira. Intxaurrezko kirtenaz eginda dagoz. Politak, txikiak eta bitxiak be badira.

Eta txikietan txikienak, zulo txikiak lantzen joateko, figuratxoak egiteko eta abar. Aho desbardinak ditue danek. Honeen kirtena, ostera, artezkoa da. Batzuek ahoa eta kirtena be askoz bihurragoak ditue. Danak dira joku bardintsuko tresna desbardinak. Kirtena haginezkoa, hagin gaztea, adartxoren bategaz egindako kirtena.

 

Informer: Jesus Eguzkiza