• 2012
  • MENDEXA
Return

Gerrako obusa I

 

Gerra denporan kainoiak euren etxe alboan egozan, eta aurreko etxea kainonazoren batek be jo eban, kantoi-kantoian.

Euren etxean azpigarri metea egoan eta ha jo eta bota egin eban, baina obusak ez eban errementau; faltaren bat-edo eukan kontizu.

Lekukoak obus hori gordeta euki eban luzaroan txarakan. Berrogeta lau kilo eukazan eta mutikotan sarri, obusa altzetan ibilten ziran; lehenengo esku biekin eta gero bakarragaz. Gordeta eukiten eban, beti ezkutauta.

Baina gero laurogeta bederatzian su itzelak egon ziran Mendexa aldean. Orduan harek su hartu eta errementauko eban bildurrez, zaku batean sartu eta lurperatu egin eban.

 

Informer: Jose Txakartegi

Foundation: Bizkaiko Foru Aldundia