• 2014
  • BILBAO
Return

Frantzian eurakaz egon ziran abadeak

 

Capbretonen abade bi izan ziran eurakaz. Bata Don Manuel Iriondo izan zan, Iruneko koadjutorea (erretore-laguna) eta gerran gudarien kapilau izan zana; eta bigarrena Aita Arrue frantziskotarra, musikaria −kanta asko atera izan dauzana−. Aita Arrue Arrasatekoa zala uste dau. Beti eurakaz egoten ziran.

Capbretonera joan ziranean, Daxeko gotzaina ez zan euskalduna, baina euskaldunen lagun handia izan zan; eta harek kanpamentu bat ipini eutsen. Eleizbarrutiko gazteek udea pasetan eben kanpamentu horretan. Kanpamentu hori itxi egin eutsen; ehun eta berrogeta hamar lagun egon ziran. Orain dala bost urte edo egon zan bertan; ikusi egin nahi eban zelan egoan. Tamalgarriz, dana birrinduta egoan, bertan etxeak egin behar ebezalako.

 

Informer: Javier Goitia

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa