• Services
  • 2023
  • BERRIZ
Return

Fabriketako behar baldintzak

 

Fabriketan zortzi-bederatzi ordu egin behar ziran, baina hamaika-hamabi be egiten zituen; ordu extrak. Ordu horreek aparte pagetan ebezan eta andra-gizonen artean banatzen eben dirua. Orain ez dago holangorik, bankuan ingresetan dabe

Lehenago hilearen akabuan barik, enpresa askotan zati bitan ordaintzen zan. Hilaren hamabostean aurrerapena emoten eben. Beste batzuek astean be kobretan zituen. Zapatu goizetan be behar egiten zan, zapatu ingelesa esaten jakon.

Gaur egun ohituta gagoz segurtasun-neurrietara, baina orduan ez egoan holangorik. Estanpazinoan eta prensetan, lehenago beti egoten zan istripuren bat, atzamar puntea zala, eskua zala.

Bestalde, fabriketako zikin guztiak errekara botaten ziran. Orduan ez egoan kontrolik. Lehenago ezkailuak, amuarrainak-eta egoten ziran erreketan, baina zikinkeriagaz danak desagertu ziran.

 

Informer: Antonio Gerenabarrena

Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala