• 2013
  • ZAMUDIO
Return

Euki zituen jostailuak

 

Andreak eduki eban lehenengo uledun muñekeak ule beilegi-beilegia eta luzea eukan. Arteragokoakaz ez da akordetan. Andreak hamalau-hamabost urte eukazala, kuna bat erregalau eutsen koltxa, almuda, sobrekamak eta barruan muñekea eukazana. Edozeini enbidia emoteko modukoa! Olgetak egiten zituan beragaz, eta ondo gordetan eban inork ez eian ikutu. Lehengusinei erregalau eutsen amak txikitxuak ziranean, berau handia zalako. Orduan hemen ikusten ez zituen moduko jugeteak eukiten zituen. Gizonak-eta baloia de reglamento euki eben. Kaminoan egiten zituen jokaldiak. Danak joaten ziran eurakana olgetan. Karpinteruak behar dituan erreminta guztiak be baeukiezan; danerik. Hiru neba-arrebentzat zelako jugeteak!

 

Informers: Mari Karmen Lejarza and Tomas Lejarza

Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa

Related Videos