• 2010
  • BERRIZ
Return

Etxerik etxe ebilzan saltzaileak

 

Berrizen San Anton eguna ospatu izan da. Esaera zaharrak holantxe dino: San Antón, besugos al montón. Lehen besigu ugari jaten zan, orain baino merkeagoa zalako. Baserrietara makailaoa, txitxarroa, antxobea... Ondarruako sardinerak ekarten ebezan. Gurditxo bategaz etorten ziran kamino eskinaraino eta handik deadar egiten eutsen etxeko andrai; eurak platera, patela, eskuan dala bajetan ziran bide bazterrera.

Kinkilerak be ibilten ziran tela eta hariak saltzen. Paragueruak eta zorrozkileruak be bai. Orduan kutxiloak, azkorak, artaziak… zorroztu beharra egoan. Zorrozkilerua etxerik etxe joaten zan karrotxuagaz eta txistua joten eban abisua emoteko.

Zorrozkilerua datorrenean euria egingo dauala esaten da.

 

Informers: Klaudio Berrizbeitia and Herminia Lazpita

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala