• 2019
  • AULESTI
Return

Etxean urik ez

 

Baserrian ez eukien urik. Etxe aurrean iturri bat eukien, eta atzean beste bat, metal ura. Edatekoa handik ekarten eben, eta ezkaratzerakoa aurrekotik edo errekatik. Mutikoek egunean 3-4 ostera egiten ebezan iturrira. Oiztik Lekeitiora doan errekea nahiko ur egoan, 50 metro bueltara. Handik ekarri egin behar zan ura etxera eta ahalegin handia zan. Etxea barriztau zanean jarri eben ura, eta baita komuna be.

 

Informer: Eusebio Bengoetxea