• 2007
  • MARURI-JATABE
Return

Etxean eukiezan frutak

 

Sagarrak etxean eukiten ebezan. Sagar klaseak egoten ziran. Urdin-sagarrak, urtebeteak… eukin ebezan. Lekukoak-eta 2 edo 3 sagar klase euki dabez. Okaran zuriak bere onak, eta okaran gorriak bere bai. Okaranak uztail inguruan egoten dira. Kereizak bere euki dabez, klase bi onak; bata txikitxuagoa, bestea, ostera, kereiza nagusia, gorria. Kereizak ezetu dauz etxean. Ikoak be euki dabez; atxikok, biribil biribiltxuak, eta luze batzuk, iko baltzak. Madariak be onak eukiten ebezan; sidiri-madaria, eta, beste batzuk, gozoak, konferentzia-madariaren antzekoak, baina urtsuak eta gozoak. Misperua be euki dabe.

 

Informer: Anastasia Renteria

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala