• 2012
  • MUNGIA
Return

Eskota

 

Jaietan erromeria eguerdian egiten eben, meza ostean. Mezea bederatzietan edo hamarretan izaten zan eta haren ostean egiten zan erromeria. Orduan, txistulariak egoten ziran, Mungiakoak: Bitor eta Eugenio, anaiak. Eskota joaten zan lehenengo egunean eta zaragia eroaten eben. Eskota egiteko, gurdia jazten eben barrioko mutilek, kapritxo guztiagaz. Egun bian egoten ziran hango barrioko mutil guztiak gurdia jazten. Gero zaragia eroaten eben gurdian eta handik edaten eben danek. Mozkorrak terribleak egoten ziran. Ardaoa herrian erosten eben, Jenarorenean.

 

Informer: Eusebia Duo

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa