• 2014
  • ATXONDO
Return

Buztarriak egiten

 

Gauza bi egozan nahiko ondo zaintzen ziranak: buztarria eta gurdia. Buztarria egiteko beti kontratetan zan buztarrigilea. Eurenean azkenengo buztarria aramaioar batek egin eban. Berak ekarri eban pago-egurra, ze uretan sartuta eukiten dabe. Berak ekarri zituan erremintak eta abar. Neurrira egin behar izaten zan, jantziak egiten diran moduan. Behien adarretara egokitu behar da buztarria eta behi bakotxak bere adarrak ditu. Egun bian edo buztarria egin artean eurenean bizi izaten zan buztarrigile hori. Gero ordaindu egiten jakon eta kitu.

 

Informer: Jesus Eguzkiza

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa