• Factories
  • 2015
  • BUSTURIA
Return

Burdinolak Busturian

 

Zergaitik Alarbinen eta Mapeko errekan burdinolak? Azken baten, pentsau behar dogu burdina egiteko, elementu bi behar zirala: batetik, burdin mea eta, beste aldetik, egur-ikatza. Hirugarren elementu bat be behar dogu: energia-iturria. Haizeolak mendian, Sollube magaletan-eta, esku-indarrez erabilten ziran. Baina XVI. mendean, haizeola horreek jatsi eta erreka ondoan kokatzen dira, uraren energia erabilteko.

Sollube eta Mape inguruetan egur-ikatza egiteko hainbat arboladi dagoz, eta hor ikatza egiten da. Errekek ur-emari emonkorra daukie, eta hirugarren elementua burdin mea da. Hau Somorrostro, Muskiz eta Trianoko mendietatik ekarten zan.

 

Informer: Joseba Agirreazkuenaga