• 2012
  • MUNGIA
Return

Behekosuan erabilten ziranak

 

Tximiniatik eskegita, kate bat egoten zan: laratzua. Lapikoa han eskegiten zan, eta katerik egon ezean, treberearen gainean. Treberea uztai moduko bat izaten zan, azpian hiru kadera eukazana. Behekosuan parrilea bere egoten zan, urdaia eta sardina zaharrak prijiduteko, eta taloa bere han berotzen zan. Taloarentzat talo-burdina egoan: txapa biribil bat zan, astaduna. Eta taloa joteko, talohola erabilten zan: hori bere astadun txapa biribila zan, baina astea, ipinia barik, berari aterakoa izaten zan. Behekosuan tenazak erabilten ziran, brasea eta zaborrak aurreratzeko, eta hauspoa suari laguntzeko.

 

Informers: Jose Agirretxu and Iñaki Larrinaga

Related Videos