• 2014
  • MORGA
Return

Auzokoek be mahatsa

 

Sasoia izaten zanean, aitak birikine esaten eutsan gauza bategaz –laratro txiki bat– egiten eutsan zuloa arnasea hartzeko. Orduan tapoia edegiten zan eta edaten hasten ziran. Ez dauka akorduan zenbat denporan egoten ziran han irakiten haregaz tapoiagaz.

Etxe guztietan ez zan egiten, baina Obarre aldean bai. Ameztin, euren ondoan bestaldekoek arlo txikerra euki eben. Jenaro zan afizionadu itzela; detallistea zan Jenaro bestekaldekoa, beste anaiak baino gehiago horreetan gauzetan. Jenarok berak eukiten zituan mahatsak gobernauta; etxe ondoan be parra bat moskatela jateko etxean. Jenarorenak ziran horreek kontuak gehienak. Haren hurrengo beste terreno bat egoan, Leketxebarrikoa, Parko taberneruarena. Harek be asko egiten eban, taberneagaz eta hortik hemendik… Eta haren ondoan Felix Simon Oinartekoa. Felix Simonek be asko; haren aitak mahats berezia euki eban.

 

Informer: Josefina Oregi

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa