• 2017
  • ATXONDO
Return

Artzain-txakurrak

 

Artaldea ondo zainduta daukagu geure txakurrarekin. Txakurra artzainaren salbazinoa izan ei da. Lehena-lehena ez zan txakurrik erabilten, eta, sarritan, gaixotasun larriren batek hartzen zituan gure artzainak; hau da, behin busti, hurrengoan hotz, hurrengoan eguzki eta abar, bularreko gaixoa hartzen eben. Txakurra artzaintzarako hezi ebenean, pausu ikaragarria izan zan. Gaur egun, oso ospetsuak ditugu Gorbeia aldeko artzain-txakurra gorrizkea eta Anboto aldeko artzain-txakur zurizkea. Horreek artzain lagun betikoak ditugu. Gaur egun txapelketak egiten dira, zer txakurrak batzen dauen hobeto artaldea, baina lehen beharrizanak eragindako lanbidea zan, artzainak bere txakurra ondo hezita eukitea.

 

Informer: Jesus Eguzkiza